XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

aldea L.L.arekiko paralelo da eta bertatik 5 cm-ra dago plano bertikalaren aurrean.

Alboko ertzen norabidea definitzeko, ABCD oinarrian plano horizontalaren gainetik kubo bat dugula pentsatuko dugu.

Prismaren alboko ertzak, traza horizontaltzat C puntua duen kuboaren diagonalarekiko paralelo dira.

Plano ebakitzailea L.L.tik igarotzen da eta plano horizontalaren aurreko zatiak eta bertikalaren goiko zatiak osatutako diedroa bi zati berdinetan banatzen du.

Eskatutako ebakiduraren egiazko magnitudea eraiki ondoren, bere angeluak eta aldeak neurtu eta azalera kalkulatu.

Zenbakizko emaitzak adierazi.

8. Prisma baten proiekzioak marraztu.

Triangelu aldekide diren oinen planoak ezagunak dira.

Beheko oinarriko erpin batek kota jakina du eta oinarri horretako beste bi erpinak hurrenez hurren H eta B planoan daude, oinarriko planoak L.L. ebakitzen dueneko puntura distantzia berdina dutelarik.

9. lur-lerroa -ko orri baten ardatz txikia da.

P planoaren trazak ondoko zuzenak dira: planoan, zentrua eta 4-eko erradioa duen zirkulua emanik dago eta bertan hexagono erregularra inskribatzen da.

Hexagonoaren A erpina, P-n dagoen H hexagonoaren traza horizontalarekiko elkartzut den OA erradioan dago.

Ebakidura zuzentzat H duen gainazal prismatikoa kontsideratu eta gainazal horrek, proiekzio-planoek eta puntutik igarota bigarren erdikariarekiko paralelo den planoak mugatutako solidoa marraztu.

(Bide Injinerutzako G.M.E.T. Madril).

10. 8 cm-ko altuera duen prismaren proiekzioak aurkitu.

Prismaren oinarria, 3 cm aldeko hexagono erregularra da eta lehen erdikariarekiko plano elkartzutean dago.

Hexagonoaren diagonal bat frontala da.

11. Prisma triangeluar batek, bere oinarri bat plano horizontalean du.

Prismaren ertzekiko elkartzut den planoan dagoen argi-izpi baten proiekzioak ematen dira, bere errefrakzio-indizea 3/2 delarik.

Prisma zeharkatzen duen errefraktatutako izpiaren proiekzioak aurkitzea eskatzen da.

12. Paralelepipedo baten diagonalaren luzera eta solidoaren ertz bakoitzarekin osatzen duen angelua aurkitu, erpin beretik ateratzen diren hiru ertzen proiekzioak jakinda.

13. Oinarritzat edozein paralelogramo duen prisma zuzen bat emanda, ebakidura gisa karratua sortzen duen planoa aurkitu.

14. Oinarri triangeluarreko prisma zuzena emanda, plano ebakitzailea marraztu, ebakidura gisa emandako triangeluaren antzekoa sortzen duelarik.